8 Ceinetaz Erraquelec erran baitzuen: Jaincoac erkatu nau ene ahizpari eta garai guelditu naiz; eta haurra deithu çuen Nefthali.
9 Liac eçaguturic haur eguitetic guelditu cela, eman cioen Jacobi Celpha bere nescatoa,
10 Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi,
11 Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat.
12 Celphac eguin çuen berce seme bat ere,
13 Eta Liac erran çuen: Hori ene dohatsutasuneraco; ecen dohatsua erranen naute emaztequiec: horren gatic haurra deithu çuen Aser,
14 Bada, Erruben landetara atheratu cen batez ogui-ephaitzetan, atzeman cituen urrilo bihiac eta ekarri ciozcan bere ama Liari: Eta Erraquelec erran cioen ahizpari: Indaçu çure semearen urrilo bihietaric.