1 Bainan guero aditu cituen Labanen semeen solasac erraten çutela: Jacobec hartu ditu gure aitarenac ciren guciac, eta haren ahalaz bera eguin da jaun handi.
2 Ohartu ere cen Labanen beguithartea etzela haren aldera ez atzo, ez herenegun beçala:
3 Eta oroz gainetic Jaunac hari erranic: Itzul çaite çure aitzinecoen lurrera, eta çure ahaidegora, eta ni çurequin içanen naiz.
4 Igorri çuen Erraquelen eta Liaren bilha eta deithu cituen arthaldeac alhatzen cituen toquira.
5 Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin.
6 Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita.
7 Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera.