16 Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac.
17 Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen.
18 Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.
19 Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.
20 Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala.
21 Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric,
22 Hirugarren egunean Laban jaquinsun eguina içan cen Jacobec ihes eguin çuela.