3 Eta oroz gainetic Jaunac hari erranic: Itzul çaite çure aitzinecoen lurrera, eta çure ahaidegora, eta ni çurequin içanen naiz.
4 Igorri çuen Erraquelen eta Liaren bilha eta deithu cituen arthaldeac alhatzen cituen toquira.
5 Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin.
6 Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita.
7 Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera.
8 Erran içan badu: Bildots nabarrac içanen dira çure sari: ardi guciec eguiten cituzten ume nabarrac: berçaldera erran duenean: Xuriac hartuco dituçu saritzat; arthalde guciec ume xuriac eguin dituzte.
9 Eta Jaincoac çuen aitari kendu dio ontasuna niri emateco.