42 Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu.
43 Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei?
44 Çato beraz, eta batasun eguin deçagun: çure eta ene artean lekucotasunetan içan dadiençat.
45 Hartaco Jacobec hartu çuen harri bat eta xutic eçarri orhoipenetan;
46 Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten:
47 Labanec hura deithu çuen Lekucoaren munhoa, eta Jacobec Lekucotasuneco meta, ceinec bere minçaiaco ariaren arabera.
48 Eta Labanec erran çuen: Munho hau içanen da egun çure eta ene artean lekuco; eta horren gatic deithua içan da Galaad, erran nahi da, Lekucoaren munhoa.