1 Jacobec ere eguin çuen abiatua cen bideaz: eta Jaincoaren aingueruac ethorri citzaizcon aitzinera.
2 Hequiec ikusi cituenean, erran çuen: Hemen dira Jaincoaren campac; eta deithu çuen leku hura Mahanaim, erran nahi baita, campac.
3 Eta bere aitzinean mandatariac igorri cituen bere anaia Esauri Seirreco lurrera, Edomen aurkinçara;
4 Eta manu eguin cioten, erraten ciotelaric: Huneletan minçatuco çarete Esau ene jaunari: Huna cer dioen Jacob çure anaiac: Arrotz beçala içatu naiz Labanen baithan, eta han egotu naiz orai arteo.