15 Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume.
16 Eta igorri cituen bere sehiez arthalde bakotcha berez, sehiei erraten ciotelaric: Çoazte ene aitzinean, eta arte bat utz çaçue arthalde batetic bercera,
17 Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec?
18 Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da.
19 Manu bera eman cioten bigarrenari eta hirugarrenari eta arthaldeen eraguile guciei, erraten ciotelaric: Hitz berez, minçatuco çarete Esauri atzematen duçuenean.
20 Eta erranen dioçue oraino: Jacob çure cerbitzaria ere gure bideari jarraiquitzen da. Cioen ecen: Aitzinean igorcen ditudan emaitzez eztituco dut hura, eta guero ikusico dut: beharbada beguitharte eguinen darot.
21 Emaitzac goan ciren beraz aitzinean; bainan bera campetan guelditu cen gau hartan,