22 Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia.
23 Eta cituenac oro iraganaraciric,
24 Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo.
25 Eta guiçonac ikusi çuenean ecin garhait ceçaqueela, uquitu cioen ixtaçaina, eta ihartu citzaioen berehala,
26 Eta erran cioen Jacobi: Utz neçaçu goatera, ecen oraicotz goratua da arguizcorria. Ihardetsi cioen: Etzaitut utzico, non ez nauçun benedicatzen.
27 Hunec erran cioen: Cer da çure icena? Ihardetsi cioen: Jacob.
28 Eta hunec erran cioen: Gaurgoiti etzare deithuco Jacob, bainan bai Israel: ceren hazcar içan baçare Jaincoaren contra, hambatenaz guehiago nausituco çare guiçonen contra.