4 Eta manu eguin cioten, erraten ciotelaric: Huneletan minçatuco çarete Esau ene jaunari: Huna cer dioen Jacob çure anaiac: Arrotz beçala içatu naiz Labanen baithan, eta han egotu naiz orai arteo.
5 Baditut idiac, eta astoac, eta ardiac, eta muthilac, eta nescatoac: eta egun igorcen ditut mandatariac ene jaunari, gracia aurki deçadançat berorren aitzinean.
6 Eta Jacoben gana bihurtu ciren mandatariac, erraten çutelaric: Içatu gare Esau çure anaia baithan, eta huna herresacan heldu çaitzula bidera lau ehun guiçonequin.
7 Jacob beldurtu cen hainitz; eta bere icialduran, eçarri cituen bi mulçotan berequin çuen jendea, eta arthaldeac, ardi, idi eta camelu,
8 Erraten çuelaric: Esau heldu bada mulço batetara eta hura jo deçan, berce guelditua, itzurico da.
9 Eta Jacobec erran çuen: Abraham ene aitaren Jaincoa, eta Isaac ene aitaren Jaincoa, Jauna, ceinac erran içan baitarotaçu: Itzul çaite çure lurrera, eta çure sor-lekura, eta benedicatuco çaitut.
10 Ez ditut mereci çure urricalmenduac, ez-etare çure cerbitzariari iduqui dioçun cintasuna. Ene makilarequin iragan içan dut Jordaneco ur hori, eta orai bihurcen naiz bi mulçorequin.