6 Eta Jacoben gana bihurtu ciren mandatariac, erraten çutelaric: Içatu gare Esau çure anaia baithan, eta huna herresacan heldu çaitzula bidera lau ehun guiçonequin.
7 Jacob beldurtu cen hainitz; eta bere icialduran, eçarri cituen bi mulçotan berequin çuen jendea, eta arthaldeac, ardi, idi eta camelu,
8 Erraten çuelaric: Esau heldu bada mulço batetara eta hura jo deçan, berce guelditua, itzurico da.
9 Eta Jacobec erran çuen: Abraham ene aitaren Jaincoa, eta Isaac ene aitaren Jaincoa, Jauna, ceinac erran içan baitarotaçu: Itzul çaite çure lurrera, eta çure sor-lekura, eta benedicatuco çaitut.
10 Ez ditut mereci çure urricalmenduac, ez-etare çure cerbitzariari iduqui dioçun cintasuna. Ene makilarequin iragan içan dut Jordaneco ur hori, eta orai bihurcen naiz bi mulçorequin.
11 Itzur neçaçu ene anaia Esauren escuari, ceren hainitz bainaiz haren lotsa, beldurrez ethorriric jo deçan ama bere haurrequin.
12 Çuc erran içan darotaçu benedicatuco nauçula, eta ene ondoreac usutuco dituçula itsasoco legarra beçala, eta ecin kondatuac içanen direla beren oste handia gatic.