12 Erran çuen: Goacen elkarrequin eta içanen naiz çure bideco lagun.
13 Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac.
14 Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana.
15 Esauc ihardetsi çuen: Enequin diren guiçonetaric, çure bideco lagun cembait bederen othoi gueldi beitez. Jacobec erran cioen: Ez da premiaric: hau da beharretan naicen gauça bakarra, kausi deçadan, jauna, gracia çure aitzinean.
16 Esau itzuli cen beraz egun berean ethorri bideaz Seirrera.
17 Eta Jacob ethorri cen Socothera, eta han etehe bat eta olhac eguinic, leku hura deithu çuen Socoth, erran nahi da, Olhac.
18 Eta iragan cen Salem, Siquimitarren hirira, ceina baita Canaango lurrean, Mesopotamia Siriacotic bihurtu ondoan; eta bere egoitza eguin çuen hiriaren aldean.