1 Bada, Dina, Liaren alaba, ilki cen leku hartaco emaztequien ikustera.
2 Ikusi çuenean Siquemec, Hemor hebearraren, leku hartaco buruçaguiaren semeac, maithatu çuen, eta ebatsi eta harequin lo eguin çuen, doncellari borcha eguiten cioelaric.
3 Eta bihotza josi citzaioen hari, eta bere lausengüez eztitu çuen haren goibeldura.
4 Eta bere aita Hemorren gana goanic, erran cioen: Onhets diçadaçu nescatcha hori emaztetzat.