14 Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.
15 Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac.
16 Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare.
17 Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare.
18 Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco;
19 Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.
20 Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari: