16 Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare.
17 Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare.
18 Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco;
19 Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.
20 Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari:
21 Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac.
22 Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco,