22 Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco,
23 Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu.
24 Oro hitz berera ethorri ciren, guiçonqui guciac ingurebaquiric.
25 Eta huna non, hirugarren egunean, sarrasquien oinhacea minenean cenean, Jacoben bi seme, Simeon eta Lebi, Dinaren anaiac, ausarqui sarthu ciren hirian ezpatequin: eta guiçonqui guciac hilic,
26 Hemor eta Siquem orobat hil cituzten, eramaten çutelaric Dina, beren arreba, Siquemen etchetic.
27 Horiec atheratu cirenean, Jacoben berce semeac jauci ciren hilen gainera, eta hiria xahutu çuten borcha eguinaren aspercundetan.
28 Hequien ardi, eta idi eta astoac harturic, etcheetan eta campoetan ciren gauça guciac xahuturic,