3 Eta bihotza josi citzaioen hari, eta bere lausengüez eztitu çuen haren goibeldura.
4 Eta bere aita Hemorren gana goanic, erran cioen: Onhets diçadaçu nescatcha hori emaztetzat.
5 Jacobec hori aditu çuenean, semeac campoan cituelaric acienden alhatzen, ixilic guelditu cen hequiec bihurtu arteo.
6 Eta Hemor, Siquemen aita ilki celaric Jacobi minçatzeco,
7 Huna non Jacoben semeac heldu ciren campotic; eta aditu çutenean cer cen guerthatu, hasarre handitan eman ciren, ceren gauça itsusia guerthatu cen Israelen, eta Jacoben alaba borchatzea, gauça debecatua eguin celacotz.
8 Hemor beraz minçatu citzaioten: Siquem ene semea bihotzez josi da çuen alabari, emoçue emaztetzat;
9 Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac;