6 Eta Hemor, Siquemen aita ilki celaric Jacobi minçatzeco,
7 Huna non Jacoben semeac heldu ciren campotic; eta aditu çutenean cer cen guerthatu, hasarre handitan eman ciren, ceren gauça itsusia guerthatu cen Israelen, eta Jacoben alaba borchatzea, gauça debecatua eguin celacotz.
8 Hemor beraz minçatu citzaioten: Siquem ene semea bihotzez josi da çuen alabari, emoçue emaztetzat;
9 Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac;
10 Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue.
11 Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut:
12 Berha çaçue dotea eta emaitzac galda, eta gogo onez emanen ditut galdatuac: indaçue bakarric nescatcha hau emaztetzat.