9 Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac;
10 Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue.
11 Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut:
12 Berha çaçue dotea eta emaitzac galda, eta gogo onez emanen ditut galdatuac: indaçue bakarric nescatcha hau emaztetzat.
13 Jacoben semeec, beren arrebari eguina içan citzaioen borcharen hisiaz, ihardetsi cioten Siquemi eta bere aitari malçurqueria gogoan cerabilatelaric:
14 Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.
15 Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac.