1 Bizquitartean Jaincoa minçatu citzaioen Jacobi: Xuti çaite, eta igan Bethelera, eta çaude han; eta eguioçu aldare bat çure anaia Esauren ihes cinohacinean aguertu citzaitzun Jaincoari.
2 Bada, Jacobec bilduric bere etcheco guciac, erran çuen: Arthicatzue çuen artean diren jainco arrotzac, garbi eguin çaitezte eta xahu çatzue çuen soinecoac.
3 Jaiqui çaitezte, eta igan gaiten Bethelera, han aldare bat alchatzecotzat ene egun gaitzean ençun nauen Jaincoari eta ene bideco lagun içan denari.
4 Eman ciotzaten beraz jainco arrotz cituzten guciac, eta hequien beharrietan ciren beharrietacoac: eta harec ehorci cituen Siquemgo hiriaren guibelean den tirrimint-ondoaren azpian.
5 Eta abiatu cirenean, Jaincoaren lazturac harritu cituen inguruco hirietaco jendeac, eta nihor etzen ausartatu goailiarrei jarraiquitzera ondotic.