11 Eta erran içan cioen: Ni naiz Jainco guciz ahalduna, berha eta popula çaite: jendaiac eta jendaquietaco populuac ilkico dira çu ganic, eta erregueac atheratuco dira çure erraietaric.
12 Eta Abrahami eta Isaaqui eman içan diotedan lurra, emanen darotzut çuri, eta çure ondotic çure ondocoei.
13 Eta goan cen haren ganic.
14 Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric;
15 Toqui hura deitzen çuelaric Bethel.
16 Handic goan ondoan, ethorri cen uda-haspeneco Efraterateco lurrera, ceinetan Erraquel haur-minetan celaric,
17 Ecin erdiz jarri baitzen hilceco menean. Eta emaguinac erran cioen: Ez içan beldurric, ceren hau ere seme bat içanen baituçu.