14 Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric;
15 Toqui hura deitzen çuelaric Bethel.
16 Handic goan ondoan, ethorri cen uda-haspeneco Efraterateco lurrera, ceinetan Erraquel haur-minetan celaric,
17 Ecin erdiz jarri baitzen hilceco menean. Eta emaguinac erran cioen: Ez içan beldurric, ceren hau ere seme bat içanen baituçu.
18 Bainan bicia baitzihoaquien oinhacez eta jadanic hil hurran baitzen, bere semea deithu çuen Benoni: erran nahi baita, ene oinhaceco semea; bainan aitac deithu çuen Benjamin, erran nahi da, escuineco semea.
19 Hil cen beraz Erraquel, eta ehorcia içan cen Efrateraco bidean, hura baita Beteleme.
20 Eta Jacobec eçarri çuen haren hobiaren gainean orhoitpeneco iscribu bat, egungo eguna arteo dirauena.