2 Bada, Jacobec bilduric bere etcheco guciac, erran çuen: Arthicatzue çuen artean diren jainco arrotzac, garbi eguin çaitezte eta xahu çatzue çuen soinecoac.
3 Jaiqui çaitezte, eta igan gaiten Bethelera, han aldare bat alchatzecotzat ene egun gaitzean ençun nauen Jaincoari eta ene bideco lagun içan denari.
4 Eman ciotzaten beraz jainco arrotz cituzten guciac, eta hequien beharrietan ciren beharrietacoac: eta harec ehorci cituen Siquemgo hiriaren guibelean den tirrimint-ondoaren azpian.
5 Eta abiatu cirenean, Jaincoaren lazturac harritu cituen inguruco hirietaco jendeac, eta nihor etzen ausartatu goailiarrei jarraiquitzera ondotic.
6 Jacob ethorri cen beraz Luçara, ceina baita Canaango lurrean, eta icengoitiz Bethel deithua: bera eta bere populu gucia berequin.
7 Eta han eguin çuen aldare bat, eta deithu çuen toqui hura Jaincoaren etchea: ecen han aguertu içan citzaioen Jaincoa anaiaren ihes cihoanean.
8 Muga berean hil içan cen Debora Errebecaren unhidea, eta ehorcia içan cen Bethelgo ondoan, haritz baten azpian: eta toqui hura deithua içan cen Nigar-haritz.