21 Handic ilkiric, olha jarri çuen Arthaldearen dorreaz haindian.
22 Aurkinça hartan çagoelaric, Erruben goan cen eta lo eguin çuen bere aitaren ohaide Balarequin: eta hori etzen den-gutiena gordea egotu. Bada, Jacoben semeac ciren hamabi.
23 Liaren semeac: Erruben çaharrena, eta Simeon, eta Lebi, eta Juda, eta Isacar, eta Çabulon.
24 Erraquelen semeac: Josep eta Benjamin.
25 Erraquelen nescato, Balaren semeac: Dan eta Nefthali.
26 Liaren nescato, Celpharen semeac: Gad eta Aser: horiec dira Jacoben seme Mesopotamia Siriacoan sorthuac.
27 Jacob ethorri cen guero bere aita Isaaquen gana Mambrera, Arbeeco hirira, ceina baita Hebron, eta ceinetan arrotz egotu baitziren Abraham eta Isaac.