9 Bada Jaincoa berriz ere aguertu içan citzaioen Jacobi Mesopotamia Siriacotic bihurtuz gueroztic, eta benedicatu içan çuen,
10 Erraten cioelaric: Hemendic aitzina etzare Jacob deithuco, bainan çure icena içanen da Israel. Eta hura deithu çuen Israel.
11 Eta erran içan cioen: Ni naiz Jainco guciz ahalduna, berha eta popula çaite: jendaiac eta jendaquietaco populuac ilkico dira çu ganic, eta erregueac atheratuco dira çure erraietaric.
12 Eta Abrahami eta Isaaqui eman içan diotedan lurra, emanen darotzut çuri, eta çure ondotic çure ondocoei.
13 Eta goan cen haren ganic.
14 Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric;
15 Toqui hura deitzen çuelaric Bethel.