1 Hauquiec dira Esauren ondocoac, hura bera baita Edom.
2 Esauc hartu içan cituen emazteac Canaango alabetaric: Ada, Elon hethearraren alaba, eta Oolibama Anaren alaba, ceina baitzen Sebeon hebearraren alaba.
3 Hartu çuen Basemath ere Ismaelen alaba, Nabaiothen arreba.
4 Ada erdi cen Eliphacez: Basemath amatu cen Errahuelez.
5 Oolibama amatu cen Jehusez, eta Ihelonez, eta Corez. Horiec dira Esauren seme Canaango lurrean sorthuac.
6 Bada Esauc hartu cituen bere emazteac, eta semeac, eta alabac eta bere etcheco jende guciac, eta abereac, eta Canaango lurrean içan ahal cituenac: eta goan cen berce ephaitza batera, eta bereci cen bere anaia Jacoben ganic.
7 Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic.