12 Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac.
13 Orai Errahuelen semeac: Nahath eta Çara, Sama eta Meça. Horiec dira Esauren emazte, Basemathen semeac.
14 Hauquiec ciren Esauren emazte Oolibamaren semeac, ceina baitzen Anaren alaba eta hau Sebeonena. Amatu cen Jehusez eta Ihelonez, eta Corez.
15 Hauquiec dira Esauren semeen buruçaguiac: Esauren seme çaharren, Etiphacen semeac: Theman aitzindaria, Omar aitzindaria, Sepho aitzindaria, Cenez aitzindaria.
16 Core aitzindaria, Gatham aitzindaria, Amalec aitzindaria: horiec dira Eliphacen semeac Edomen lurrean, eta Adaren semeac.
17 Eta hauquiec dira Esauren seme, Errahuelen semeac: Nahath aitzindaria, Çara aitzindaria, Sama aitzindaria, Meça aitzindaria: horiec dira Errahuet ganicaco aitzindariac Edomen lurrean: horiec berac Esauren emazte, Basemathen semeac.
18 Eta hauquiec dira Esauren emazte Oolibamaren semeac: Jehus aitzindaria, Ihelon aitzindaria, Core aitzindaria: horiec dira Esauren emazte eta Anaren alaba Oolibamaren ganicaco aitzindariac.