7 Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic.
8 Eta Esauc eguin çuen bere ogoitza Seirgo mendian: hura bera da Edom.
9 Hauquiec dira Esau, Edomen aitaren ondocoac, Seirgo mendian.
10 Eta hauquiec dira haren semeen icenac: Eliphaz, Esauren emazte Adaren semea; Errahuel ere, haren emazte Basemathen semea.
11 Eta Eliphacen semeac içan ciren: Theman, Omar, Sepho, eta Gatham, eta Cenez.
12 Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac.
13 Orai Errahuelen semeac: Nahath eta Çara, Sama eta Meça. Horiec dira Esauren emazte, Basemathen semeac.