1 Bada, Jacobec eguin çuen egoitza Canaango lurrean ceinetan arrotz ibili baitzen haren aita.
2 Eta hauquiec dira haren ondocoen helcariac. Josepec, hamasei urthetan, bere anaiequin alhatzen cituen arthaldeac haurra celaric oraino; eta cen bere aitaren emazte Balaren eta Celpharen semeequin; eta bere aitaren baithan jaçarri çuen bere anaiec gaixtaqueria handi bat eguin çutela.
3 Bada Israelec bere seme gucien gainetic maite çuen Josep, ceren bere çaharcean içatu çuen; eta eguin cioen soineco carançacatu bat.
4 Bainan anaiec ikusteaz aitac berce seme guciac baino maiteago çuela, higüindu çuten, eta hari edocein gauça eztiqui erran etzeçoqueten.