13 Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec,
14 Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera.
15 Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.
16 Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac.
17 Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen.
18 Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua.
19 Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea.