20 Çatozte, hil deçagun, eta arthic urtegui çahar hortara, eta erranen dugu: Basabere gaixto batec iretsi du: eta orduan ikulico du cerençat baliatu çaizcoen bene ametsac.
21 Bainan Errubenec, hori adituric, eguinahalaz han cen haren atheratzera hequien escuetaric, eta erraten çuen:
22 Ez dioçoçuela bicia ken, eta ez ixur odolic: bainan arthicaçue mortuan den urtegui hortara, eta iducatzue çuen escuac garbi: eta hola minço cen, Josep hequien escuetaric athera nahiz, eta hura bere aitari bihurcea gatic.
23 Beraz Josep heldu içan cen beçain laster bere anaietara, biluci çuten bere soineco luce carançatutic,
24 Eta arthiqui çuten urtegui çaharrera, ceina agortua baitzen.
25 Eta jarriac çaudelaric oguiaren jateco, ikusi cituzten Ismaeldar bidaiariac ethorcen Galaatetic, eta hequien cameluac, balsamuac, arraxina eta mina çaramazquitenac Eguiptora.
26 Judac beraz erran cioten bere anaiei: Cer baliatuco gare gure anaia hilçaz, eta haren odola gordetzeaz?