9 Berce amets bat ere ikusi çuen; eta hura kondatzean anaiei erran çuen: Ametsetan ikusi dut iduri iguzquia, ilharguia eta hameca içar adoratzen nindutela.
10 Hori bere aitari eta anaiei kondatu ciotenean, larderiatu çuen bere aitac, eta erran cioen: Cer erran nahi du amets horrec? nic eta çure amac eta çure anaiec adoratuco othe çaitugu lurraren gainean?
11 Bekaizgotan çagozcon berez bere anaiac: bainan aitac beguiesten çuen gauça minçatu gabetaric.
12 Eta haren anaiac Siquemen çaudelaric arthaldeen alhatzen,
13 Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec,
14 Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera.
15 Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.