1 Ordu berean, Juda bere anaien ganic jautsiric, Hiras deitzen cen guiçon odolamtar baten gana aldaratu cen.
2 Eta han ikusi çuen Sue deitzen cen cananear guiçon baten alaba: eta emaztetzat harturic, sarthu cen haren gana.
3 Eta hau haurdundu cen, eta erdi seme batez, eta deithu çuen Her.
4 Eta berriz haurdunduric, Onan deithu çuen sorthu citzaioen semea.
5 Eta berriz ere erdi cen hirugarren batez, ceina deithu baitzuen Sala; hau sorthu-eta, guelditu cen haur eguitetic.
6 Bada Judac Her bere seme çaharrenari harraraci cioen emazte bat, Thamar deitzen cena.