10 Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten.
11 Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.
12 Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.
13 Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera.
14 Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.
15 Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.
16 Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?