13 Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera.
14 Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.
15 Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.
16 Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?
17 Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.
18 Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.
19 Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.