15 Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.
16 Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?
17 Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.
18 Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.
19 Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.
20 Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric,
21 Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.