18 Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.
19 Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.
20 Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric,
21 Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.
22 Bihurtu cen Juda gana, eta erran cioen: Ez dut aurkitu, eta hango guiçonec erran ere darotate ez dela toqui hartan egundaino jarri içan nesca tzarric.
23 Judac erran çuen: Atchic beça beretzat, segurqui gueçurtica ez deçaquegu jaçar: nic igorri dut aguindu nuen pittica, eta çuc ez duçu bera aurkitu.
24 Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.