24 Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.
25 Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila.
26 Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago.
27 Erditzeco menean aguertu içan cen biritchiac cituela sabelean: eta haurren eguitean, batec atheratu çuen escua, ceinetan emaguinac lothu baitzuen gorri bat, erraten çuelaric:
28 Hau ilkico da lehenic.
29 Bainan harec bildu çuen escua guibelerat, eta berce haurra ilki cen: eta emaztequiac erran çuen: Certaco çu gatic hautsi da trencada? eta aria hortaz eman cioen icena Pharez.
30 Guero atheratu cen haren anaia, ceinaren escuan baitzen gorria: eta deithu çuen Çara.