3 Eta hau haurdundu cen, eta erdi seme batez, eta deithu çuen Her.
4 Eta berriz haurdunduric, Onan deithu çuen sorthu citzaioen semea.
5 Eta berriz ere erdi cen hirugarren batez, ceina deithu baitzuen Sala; hau sorthu-eta, guelditu cen haur eguitetic.
6 Bada Judac Her bere seme çaharrenari harraraci cioen emazte bat, Thamar deitzen cena.
7 Eta Her, Judaren seme çaharrena, içan cen gaixtaguin bat Jaunaren aitzinean: eta Jaunac hil içan çuen.
8 Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari.
9 Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.