2 Eta Jauna harequin içan cen eta gauça gucietan ongui helcen cen; eta egoten cen bere nausiaren etchean.
3 Eta nausiac arras ongui baçaquien Jauna cela harequin, eta harec eguiten cituen guciac, Jaunac erabiliac cirela haren escuan.
4 Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.
5 Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac.
6 Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira.
7 Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.
8 Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean: