7 Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.
8 Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:
9 Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?
10 Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen.
11 Bada, egun batez, Josep guerthatu cen etchean sarcera, eta cerbaiten eguitera lekucoric gabe:
12 Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.
13 Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela,