1 Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat.
2 Berriz ere haurdun eguin cen Abel haren anaiaz. Bada Abel içan cen arçain, eta Cain laborari.
3 Eta handic asco egunen buruan, guerthatu cen Cainec Jaunari dohainac escaini cituela lurreco fruituetaric.
4 Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei.