18 Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez.
19 Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac.
20 Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita.
21 Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita.
22 Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba.
23 Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz.
24 Baldin Cainen heriotzea çazpitan içaten bada gaztigatua, Lamequena hiruretan hogoi eta hamaçazpi aldiz.