1 Horiec hola eguin cirenean, guerthatu cen bi ebaquic, Eguiptoco erregueren edaraleac eta ogui-emaileac damuztatu çutela beren nausia.
2 Eta Faraon hequien aldera hasarreturic (ecen bata edaraleen buruçagui cen eta bercea ogui-emaileena),
3 Igorri cituen soldadoetaco aitzindariaren presondeguira, ceinetan baitzen Josep hersia.
4 Eta presondeguico çainac eçarri cituen Josepen escuetan eta hunec cerbitzatzen cituen. Dembora aphur bat iragan cen eta hauquiec çainduac çauden.
5 Eta gau batez biec içan çuten amets bana ceinaren arguipena baitzihoaquioten bakotchari.
6 Goicean Josep hequien gana sarthu cenean, eta ilhun ikusiric,
7 Bilhatu cituen, erraten ciotelaric: Çuen beguitharteac certaco dira egun ohi baino ilhunago?