10 Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren:
11 Eta Faraonen basoa ene escuan cen: hartu ditut beraz mahatsac, eta lehertu ditut escuan naducan uncira, eta eman diot Faraoni.
12 Josepec ihardetsi cioen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur aldascac dira, heldu diren hirur egunac,
13 Ceinen ondoan Faraon orhoituco baita çure cerbitzuaz, eta bihurtuco çaitu çure leheneco cargura; eta emanen dioçu basoa çure eguimbidearen arabera, aitzinean eguiten ohi cinduen beçala.
14 Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:
15 Ceren maulaz alchatua içatu bainaiz Hebrearren lurretic, eta hobenic gabe sarthua içan toqui hunetan.
16 Ogui-emaileen buruçaguiac ikusiric umoqui arguitu çuela ametsa, erran çuen: Eta nic amets içatu dut hirur sasqui irin banituela buruaren gainean: