12 Josepec ihardetsi cioen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur aldascac dira, heldu diren hirur egunac,
13 Ceinen ondoan Faraon orhoituco baita çure cerbitzuaz, eta bihurtuco çaitu çure leheneco cargura; eta emanen dioçu basoa çure eguimbidearen arabera, aitzinean eguiten ohi cinduen beçala.
14 Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:
15 Ceren maulaz alchatua içatu bainaiz Hebrearren lurretic, eta hobenic gabe sarthua içan toqui hunetan.
16 Ogui-emaileen buruçaguiac ikusiric umoqui arguitu çuela ametsa, erran çuen: Eta nic amets içatu dut hirur sasqui irin banituela buruaren gainean:
17 Eta sasqui batean, gorenena cenean, ekarcen nituela, okinçan eguiten diren jateco orotaric, eta xoriec jaten çutela handic.
18 Josepec ihardetsi çuen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur sasquiac dira hirur egun oraino,