18 Josepec ihardetsi çuen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur sasquiac dira hirur egun oraino,
19 Ceinen ondoan Faraonec kenduco baitarotzu burua, eta dilindan eçarrico çaitu gurutze batetaric, eta hegastinec circicatuco dituzte çure haraguiac.
20 Handic hirugarren eguna cen Faraonen sort-eguna: barazcari handi bat ematen ciotelaric bere sehi guciei, janaren artetic orhoitu cen edaraleen buruçaguiaz eta ogui-emaileen aitzindariaz.
21 Bata bihurtu çuen bere lekura, aitzina eman ceçonçat basoa;
22 Eta bercea habetic dilindan eçarri çuen, asmatzailearen eguia froga çadiençat.
23 Bizquitartean gauça guciac ongui cihoazcon edaraleen buruçaguiari, bainan ahanci çuen bere argui-emailea.