4 Eta presondeguico çainac eçarri cituen Josepen escuetan eta hunec cerbitzatzen cituen. Dembora aphur bat iragan cen eta hauquiec çainduac çauden.
5 Eta gau batez biec içan çuten amets bana ceinaren arguipena baitzihoaquioten bakotchari.
6 Goicean Josep hequien gana sarthu cenean, eta ilhun ikusiric,
7 Bilhatu cituen, erraten ciotelaric: Çuen beguitharteac certaco dira egun ohi baino ilhunago?
8 Hauquiec ihardetsi cioten: Amets bat içan dugu, eta ez da norc haren arguitasuna emanen darocunic. Josepec erran cioten: Aguitasuna ez othe da Jaincoaganicacoa? Erradaçue cer ikusi duçuen.
9 Lehembicicoac, edaraleen buruçaguiac, kondatu cioen bere ametsa: Ene aitzinean ikusten nuen mahats-ondo bat,
10 Ceinetan baitziren hirur aldasca emequi-emequi botea ematen çutenac, eta loreen ondotic mahatsac oncen ciren: