1 Handic bi urtheren buruan Faraonec içan çuen amets bat. Uste çuen xutic çagoela hibai bazter batean,
2 Ceintaric atheratzen baitziren çazpi behi, ederrac eta arras guicenac, eta alhatzen ciren leku ainciratsuetan.
3 Berce çazpi ere atheratzen ciren hibaietic; itsusiac ciren eta mehe-erroquituac, eta alhatzen ciren ur-heguian berean, toqui berdatsuetan.
4 Eta iretsi cituzten berceac, ceinen itchura eta guicentasuna ederresgarriac baitziren. Faraon atzarriric,
5 Lokartu cen berriz, eta ikusi çuen berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta ederrac, atheratzen ciren ondo batetaric: