20 Eta hauquiec lehembicicoac iretsiric eta janic,
21 Etzuten aseac cirelaco iduriric batere ematen; bainan bere mehetasun eta itsusitasun berean tontotuac çauden. Atzarriric, eta berriz loac harturic,
22 Içatu dut berce amets bat: Çazpi ogui-buru, betheac eta hainitz ederrac ilkitzen ciren ondo bakar batetaric.
23 Berce çazpi ere meharrac eta erredurac joac, atheratzen ciren ondo bakar batetaric:
24 Iretsi çuten lehembicicoen edertasuna. kondatu diotet ametsa asmatzaileei, eta nihor ez da içan arguitu duenic.
25 Josepec ihardetsi çuen: Erregueren ametsa bat da: Jaincoac Faraon cer guerthatuco den erakutsi dio.
26 Çazpi behi ederrac, eta çazpi oguiburu betheac, dira çazpi nasaiciazco urthe: eta bi ametsac indar bera daducate.