28 Horiec betheco dira hunelaco aldietan:
29 Huna nasaicia handizco çazpi urthe atheratuco direla Eguiptoco lur gucian:
30 Hequiei jarraiquico dira berce çazpi urthe, agortasun hambatetacoac, non aitzineco nasaicia gucia ahancico baita: ecen goseteac iretsico du lurra oro.
31 Eta escasaren handiac galduco du nasaiciaren handia.
32 Bainan bigarren aldian ikusi içan duçun ametsac, gauça berari darraicolaric, erakusten dut segurtasun bat, Jaincoaren hitza obratuco eta laster betheco dela.
33 Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco.
34 Hunec guiçonac eçar betza aurkinça gucietan: eta fruituen borzgarrena, nasaiciazco çazpi urthe